Ikasturte honetan bere prestakuntza amaitu duten Araba ESIko egoiliarren agurpena
Joan den ostiralean, maiatzaren 12an, Araba ESIko 62 egoiliarrei (BAME, BAFE, BAE eta BAPE) agurpena egin zieten.
Santiago Ospitalean egin zen agur-ekitaldian ESIko Zuzendaritzak eta Ikasketa buruek hartu zuten parte. Izan ere, egoiliar guztiei guregan jarritako konfidantza eskertzeaz gain, etorkizun profesional berrian arrakasta izatea ere opa zieten.
Ekitaldian Lehen Mailako Blanca Ciga egoiliarra egon zen eta urte hauetako Araba ESIn bizi izandako gorabeherak jakinarazi zizkigun.
Datorren maiatzaren 29an, Santiago Ospitalean gure ESIra datozen Egoiliarren Harrera Jardunaldiari hasiera emango diogu.