Araba ESIk pasa den ostiralean Ospitaleratutako Ume Eguna ospatu zuen

Araba ESIk maiatzaren 12an AUO Txagorritxuko sarrera nagusian Ospitaleratutako Ume Eguna ospatu zuen ingresatuta dauden umeei musuak eta puxikak botaz.

Menudos Corazones Fundazioak 150 ospitale baino gehiagotan sustatu du ekimen hori. maiatzaren 13an Ospitaleratutako Ume Eguna egiten da, horrela, erabaki zuten Europako Biltzarrean orain dela hiru hamarkada adin txikikoei zuzendutako Europako Gutun sinadura bidez, non zentro sanitario batean ingresatutako umeei dagozkien 23 eskubide biltzen diren.

Ospitaleko ume arretarekin lotutako elkarte nagusiek hartzen dute parte kanpaina honetan, beraz, ospitaleetan ingresatutako adin txikikoei, familiei, eta euren ongizatea nahiz arreta hobetzen jarduten duten langile sanitarioei, irakasleei eta boluntarioei omentzea dute helburu.