Imanol Merinok, Araba ESIko urologoak, jaso du UROWAR ikastaroko saria

UROWAR Ikastaroa egin da Madrilen apirilaren 25 eta 26an, Espainiar Urologia Elkarteak antolaturik. Araba ESIko urologoa, Imanol Merino, bertako sarituetako bat izan zen.

Topaketa honek Estatu guztiko urologo gazteak biltzen dituena Urologia-Onkologiako azken berrikuntzen inguruan eztabaidatzeko formatu berritzaile eta originala du eta horri gehitu behar diogu saio amaieran talde irabazlearen hautaketa egiten dela.

Ikastaro aurretik parte-hartzaile bakoitzak kasu kliniko konplexu bat aurkezten du Urologia-Onkologiari buruzkoa. Horien artean, Aditu talde batek ikastaroan eztabaidatuko diren kasuak hautatzen dira. Parte hartzaileak hiru pertsonako taldeetan banatzen dira. Ordu eta erdi dute kasua aztertzeko, aldez aurretik ezagutzen ez dutena, eta, Aditu Batzordearen eta gainontzeko lehiakideen aurrean erresoluzio proposamena defendatzen duen aurkezpena aurkezteko. Batzorde honek aurkezpen ezberdin horiek aztertzen ditu eta talde irabazleari saria eskaintzen diote. Kasu honetan Imanol Merino izan da talde irabazleko partaideetako bat.

Imanol Merinoren hitzetan, "Estatu osoko urologoak biltzen diren bilera horiek beti dira esperientzia aberasgarriak, ez soilik gaiaren inguruko ezagutza handitzen delako, baizik eta zentro ezberdinetan pazienteak nola maneiatzen diren erkatu eta ezagutu daitekeelako".