Ingresatutako pazienteen kokapenaren berri ez du emango Araba ESIk

Urtarrilaren 24an hasi zen pazienteei, familiakoei eta bisitariei zuzendutako informazio-kanpaina bat. Horren bidez, gogorarazten diete ingresatutako pazienteei buruzko kokapenaren berririk inori ez dagoela ematerik.

AUO Txagorritxu eta AUO Santiagoko onarpenetan eta ospitalazio-solairuetan jarri berri diren kartel horiek iragartzen dute Datuak Babesteko Lege Organikoak xedatutakoaren arabera erakundeko inork ez duela ingresatutako pazienteei buruzko  informaziorik ematerik, hau da, ospitale honetan ingresatutako pazienterik bisitatu nahi badute, aurretik jakin behar dutela informazio hori. Halaber, kanpainak nabarmentzen du informazio telefonikorik ez dutela ematerik.

Pazientearen kokapenari buruzko informazioa bost egoeretan bakarrik eman dezakete:

  • Larrialdietara eraman duen laguntzailea izan bada.
  • Ebakuntza kirurgikoa egin badiote, laguntzaile egon denari.
  • Eguneko Ospitalean pazientearekin egon den laguntzailea bada.
  • Egoitza batetik datorren agure edo atso baten ahaide edo laguntzailea bada.
  • Beste ospitale batetik datorren paziente baten ahaidea, laguntzailea edo profesional sanitarioa bada, beren-beregi, Arabako Ospitale Psikiatrikotik etorritakoa bada.

Osakidetzako beste erakundeek jarraitutako ereduaren isla izan da kanpaina eta ekimen hori ezartzeko lehentasunezkoa izan da Datuak Babesteko Espainiako Agentziak zentzu beretik egindako gomendazioa “ospitaleek segurtasun-neurriak irmotu behar dituzte, horretarako, sarbide-kontrolen mekanismoak bultzatu behar izango dituzte orokorrean”.

Pazienteak edo laguntzaileak ingresoari buruzko kokapenaren informazioa eman ahal dio egokia deritzon pertsonari.

Beste gela, solairu edo ospitale batera eramanez gero, pazientearen harreman-pertsonari leku-aldaketako unitateak emango dio abisua beti.