Javier Martínez Gorostiaga, Farmazian doktore berria

Pasa den martxoaren 2an, Araba ESIko farmazialariak bere doktoretza tesia arrakastaz defendatu du eta horrela lortu du Farmazia Doktoretzaren titulua cum laude Euskal Herriko Unibertsitateko Medikamenduen Ikerkuntza eta Ebaluazioarako Doktorego Programaren baitan.

Tesiak “Lehen Mailako Arretako eremu bateko gastu farmazeutikoari eta preskripzioaren kalitateari loturiko faktoreak” izenburua zuen, eta honen helburua ondoko hau zen: Araba Eskualdeko lehen mailako arretako osasun-zentroetako profesionalen farmaziako gastuan eragiten duten faktoreak aztertzea, eta horiek preskripzioaren kalitate adierazleekin duten lotura ebaluatzea.

Datuak 2009tik eta 2014ra bitartean Araba Eskualdeko 200 familia-medikuk errezetatutako eta farmazia-bulegoek emandako errezetatik atera dira.

Aztertutako aldagaiak Osasun Saileko Kontratu Programan jasotako preskripzio farmazeutikoaren kalitate adierazleak dira: medikamentu generikoen preskripzioa, medikamentu berritzaileak, antibiotikoak, analgesikoak, hipolipemianteak, depresio-kontrakoak, ultzeraren kontrakoak, osteoporosirako sendagaiak, Osakidetzako Eskuliburu Farmakoterapeutikoa eta faktore profesionalekiko lotura: adina, sexua, irakaskuntza, landa eta hiri eremuak, lan egonkortasuna eta mediku-plazako antzinatasuna.

Ondoko hauek dira aurkitutako emaitzak:

  • Pertsona bakoitzeko farmaziako gastuari dagokionez, ez da desberdintasunik ikusi fakultatiboen sexua eta adinaren arabera edota nekazal edo hiri eremuen arabera.
  • Mediku egoiliarrentzako irakaskuntza duten osasun-zentroetako medikuek preskripzio kalitateari buruzko adierazle hobeak dauzkate.
  • Denbora luzeagoz lanean egondako medikuek kalitate adierazle txarragoak dauzkate eta Lehen Mailako Arretako lehen aukerako medikamentu gutxiago errezatzen dituzte.
  • Farmaziako gastuan gehien eragiten duten alderdiak ondokoak dira: medikuen kupoko pentsiodun ehuneko altua, sendagai berritzaileen erabilera, eta estatinak eta protoi-bonbaren ultzera- kontrako inhibitzaileak.
  • Pertsonako farmaziako gastu handieneko medikuek preskripzio kalitateko adierazle txarragoak dauzkate.