JOAN DE ASTEAN, “OSASUN KARPETA” AURKEZTU ZUTEN AUO-N

Hilaren 29an Santiagoko AUOn eta hilaren 31n Txagorritxuko AUOn, Osasun Karpeta aurkeztu zuten. Jende asko azaldu zen bi saioetara, eta aurkezpenetan aritu zen Alfonso Casi Casanellas doktorea -Lakubizkarreko Osasun Zentroko familia-medikua eta O-sareaneko kolaboratzailea-, aurrean zituela AUOko profesional guztiak, Familia eta Komunitate Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea eta Erizaintzako Unibertsitate Eskola, orobat Arabako zaharren egoitzetako langile ugari ere.

Osakidetzako informazio klinikoko sistema guztiak integratuz, Osasun-karpetarekin, pazienteak bere historia kliniko digitala eskuratu dezake. Osasun-espazio pertsonal bat da, eta digitalizatuta dagoen osasun-informazio interesgarria eskuratu dezake herritarrak.

Informazioa kontsultatu eta berreskuratu dezake, eta, halaber, informazio hori aberastu egin dezake Historia Klinikoan informazioa sartuz edota Euskal Sistema Publikotik kanpoko zentroetan egindako txosten klinikoak sartuz.

OSASUN KARPETAn, erabiltzaileek hainbat aukera dute:

  • Euren informazio sanitarioa modu seguruan eta isilpean kontsultatzea, eta horrez gain, txostenak bistaratu eta deskargatzea, sinadura digitala sartuta.
  • Osakidetzaz kanpoko txosten pertsonalak bertan pdf formatuan sartzea, eta euren egunerokoan nahi dituzten oharrak egitea.
  • Zalantzak edo mezuak familiako medikuari edo ospitaleko espezialistei bidaltzea, horiek baimena eman diotenean. Medikuak berak ere informazioa bidal diezaioke gaixoari erantzuna jaso beharrik izan gabe.
  • Ohitura osasungarriei buruzko galdera-orriak betetzea, informazio interesgarria eskuratzea, etab.