AUO-SANTIAGO-KO INTENTSIBOETAKO ZERBITZUAK SARI BAT JASO DU

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Santiago egoitzako Medikuntza Intentsiboko zerbitzuak jaso du ahozko poster onenari saria SEMICYUC- k (Sociedad Española de Medicina Intensiva, Crítica y Unidades Coronarias)  antolaturiko L Kongresuan. Topaketa hori Donostian izan zen ekinaren 14tik 17ra.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Aipaturiko saria irabazi duen komunikazioaren ardatza gai hau izan zen: “Impacto de la estimulación sensorial precoz en pacientes con daño cerebral adquirido”. Saria da Medikuntza Intentsiboak paziente neurokritikoekin egindako lanaren emaitza da. Haren helburua da ohiko praktika klinikotik haratago indartzea hartutako garuneko erasan bat duten pertsonei tratamendu asistentzial bat ematearen beharra.

Pazienteak erantzun dezakeen neurrian, tratamenduak zentzumen guztiak (ikusmen, entzumen, usaimen, gustua eta ukimena) estimulatzean du oinarri. “Esnatzeko terapietan” Intentsiboetako zerbitzu osoa, neuropsikologoak eta errehabilitatzaileak inplikaturik daude, paziente neurokritikoen pronostikoa hobetzeko helburuaz.