ARABAKO UNIBERTSITATE OSPITALEAK INGURUMENEKO EKOSCAN ZIURTAGIRIA LORTU DU

2013an, Arabako Unibertsitate Ospitaleak ingurumena errespetatzeko ibilbideari heltzea hartu zuen kontuan, eta Ekoscan arauan oinarritutako kudeaketa-sistema ezartzeko eta ziurtatzeko aukera sortu zen; prozesu hori 2015eko ekainean bukatu da, ziurtagiria lortu baita kanpoko ziurtatze-erakunde baten bidez.

Ekoscan araua pribatua da; IHOBE sozietate publikoak sustatu du ekimena, eta hark eskatuta sortutako lantaldeak idatzi eta onetsi du araua.

Ekoscanen xedeak dira enpresak jakitea zer ingurumen-inpaktu nagusi eragiten duen bere jarduerarekin, inpaktua txikiagotzeko aukerak ezagutzea, eta horren guztiaren arabera jardutea. Horretarako, kalitate-kudeaketaren funtsezko kontzeptuak hartzen ditu oinarri; bereziki, etengabeko ingurumen-hobekuntza zikloa, hobetzeko tresna den aldetik.

Esperientzia ustekabe atsegin suertatu da; izan ere, ingurumen-hobekuntzarako jarduketa-plana ezartzeaz gain, erakundeko kideak motibatu eta sentsibilizatzeko aukera ere eman du. Azken batean, ziurta daiteke Ekoscan diagnostikoak informazioa eman duela Arabako Unibertsitate Ospitaleak egin behar duen ibilbidea zehazteko, ingurumena errespetatzen duen enpresa bat izango bada.

Zuzendaritzak esker ona adierazi nahi die langile guztiei, hondakinak behar bezala kudeatzen laguntzeagatik eta ingurumena zaintzen inplikatzeagatik; ziurtagiria horri guztiari esker lortu dugu, eta Ingurumen Hobekuntzarako Planeko helburuak erdiesteko aurrera egitera animatzen gaituzte.