Julen Ocharan – Corcuera doktorea izendatu dute SEDYT-en Ohorezko Presidente

Julen Ocharan – Corcuera doktorea, AUOko Nefrologiako mediku espezialista, Espainako Dialisi eta Trasplante Elkarteko Ohorezko Presidente izendatu dute. Hain zuzen, SEDYTak, pasa den maiatzean Burgosen egin zuten XXXVIII. Kongresuan eman zioten aipaturiko kargua. Andreu Foresterre, elkarteko presidenteak eman zion izendapena.

Ocharan-Corcuera doktorea izan da elkartearen presidentea azkeneko 8 urteotan, denboraldi horretan  “Diálisis eta Trasplante”aldizkariaren zuzendaria izan delarik.