Kanpoko kontsulta atzeragarriak bertan behera uztea Euskadi osoan
Martxoaren 16tik, Euskadi osoan, bertan behera geratu dira atzeratu daitezkeen kanpo-kontsultak, baldin eta osasunerako arriskurik ez badute
Aurkitzen garen eszenatoki berriaren aurrean eta Osakidetzako kontingentzia-protokoloetan aurreikusita zegoen bezala, martxoaren 16tik Euskadi osoan, bertan behera geratzen dira atzeratu daitezkeen kanpo-kontsultak, baldin eta osasunerako arriskurik ez badakarte. Esaterako, paziente onkologikoen kontsultak edo haurdun daudenen jarraipena bermatzen dira.
Horregatik guztiagatik, Araba ESIk herritarrei eskatu die hitzordu bat izan dezatela Arabako Unibertsitate Ospitalean, ospitalera ez joateko. Paziente guztiekin harremanetan jarriko gara telefonoz.