Kasu kliniko onenaren saria jaso dute Araba ESIko Familia eta Komunitate Medikuntzako egoiliarrek

Oihana Juaristik eta Lucas Ulloak jaso zituzten sariak SEMERGEN Euskadiko Familia Egoiliarrentzako eta Medikuentzako bigarren jardunaldietan. Vitoria-Gasteizko Europa jauregian azaroaren 23 eta 24an egin ziren jardunaldi horiek

Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteak – SEMERGEN Euskadik antolatzen du topaketa hau, egoiliarren formazio esparruan ezagutza hobetzeko xedearekin, horrela, herritarrei arreta hobea eskaintzeko, eta bide batez, elkarrizketa eta topagune izan nahi du lan esperientzien eta hausnarketen elkartrukerako  baita egonaldi berarentzako ere.

Jardunaldiaren baitan, kasu klinikoen lehiaketa egin zen eta guztira 58 lan aurkeztu ziren. Oihana Juaristik, 2. urteko San Martín Osasun Zentroko egoiliarra, lehendabiziko saria jaso zuen “Zefalea oso berezi bat” izeneko lanagatik.

Bestalde, Lucas Ulloak, Habanako osasun zentroko 4. urteko egoiliarra, 3. saria jaso zuen “Endokarditis infekziosoa zehaztugabeko egoera klinikotik abiatuta eta aurretik balbula-gaixotasuna zuen pazientearengan”.