KEEk Araba ESI egiaztatu du hestegorriko trans-aren ekokardiografiako bikaintasun asistentzialagatik

Kardiologiako Espainiar Elkarteak (KEE) ekokardiograma transesofagikoaren bikaintasun prozeduraren bitartez, asteazken honetan, lehendabiziko egiaztagiriak banatu ditu kalitatearen irizpideak betetzen dituzten 12 ospitaleri, horien artean, Arabako Unibertsitate Ospitaleari

KEE prozedura-ETE bikaina gizarteko programa izarraren baitan kokatzen da, KEE-Kalitatearen baitan; ezbairik gabe, programa honen azken helburua da bihotzeko gaixotasuna duten edo izango duten pazienteen bizi kalitatea hobetzea

Ekokardiograma trasnsesofagikoa (ETE) teknika erdi inbaditzaile bat da bihotzeko gaixotasunen diagnostikoan ikaragarrizko garrantzia duena, bihotzeko kirurgia gehienen monitorizazioa den moduan edo kardiologia interbentzionistako beste hainbat tekniken moduan. Prozesu sanitarioen kalitatea bermatzen duten jarduera gidak eta irizpideak garatzea beharrezko ikusten den testuinguru batean, Kardiologiako Espainiar Elkarteak Arabako Unibertsitate Ospitaleari eman dio KEE-egiaztagiria -KEE- ekokardiograma transesofagiko bikaina –prozedura honi lotzeko kalitate irizpideak betetzen baititu.

Ekokardiograma transesofagikoaren prozedura kokatzen da KEE-Bikaina deritzon proiektuaren baitan; bere helburua kalitate asistentzialaren hobekuntza jarraituari laguntzea da bai, zerbitzu klinikoen alorrean, baita baliabideen errekurtso eta ordenamenduen alorrean ere. Halaber, KEE-Bikaina delako hori parte da KEE-kalitate programarena.

KEE-kalitate programaren helburua da bihotzeko gaixotasunen morbimortalitatea murriztea, bihotzeko prozeduretan eta prozedura nagusietan aldakortasun klinikoa murrizteko egin beharreko jardunen protokolizazio bidez, bat-bateko heriotza pairatzen duten pazienteei arreta zuzena hobetuaz, irudi kardiobaskularraren aktibo teknologikoen kudeaketa hobetzeko irizpideak eskainiaz, Lehen Mailako Arretan eta Arreta Ospitalarioaren jarraikortasuna hobetuz, bihotzeko prozesuen azterketa eginez, beti ere hauen inguruko ezagutza zabaltzeko.

Ekokardiograma transesofagikoaren prozedura egiaztatzeko prozesuak hiru aldi ditu: eskatutako dokumentazioa berrikusi, auditoretza eta azken txostena, eta guzti honen ondorioz, bikaintasunaren egiaztatze ziurtagiria igortzen da. Igorritako dokumentazio osoa berrikusi ondoren, auditoretza txostena osatzen da, bertan, hala ikusten bada hobekuntza ebidentzien eta aukeren deskripzioa egiten da, baita egiaztatzearen baieztatzea edo ukoa; hori KEE Bikaineko Batzorde Zientifikora bideratzen da, honek azken balorazioa egin dezan.

Aipatutako ziurtagiriak atzo banatu ziren Madrileko Bihotzaren Etxeko “Casa del Corazón” behin behineko egoitzan.