‘Kerik gabeko astea’ Araba ESIn

Araba ESIk bat egiten du, datorren asteartean, Tabakorik gabeko Mundu Egunean bukatu den Kerik gabeko XVII. Astea ospatzearekin. Ekimen horrekin, ESIk berretsi nahi du tabakoaren aurkako eta aztura osasungarriak dituen gizarte baten aldeko konpromisoa.

Horrela bada, maiatzaren 24tik 31ra, asko dira ESIn egingo ari diren ekintzak. Horiek antolatzeko eta burutzeako,  ezinbestekoak izan dira zenbait zentro eta zerbitzutako profesional askoren inplikazioa eta laguntza. Ekintzen artean, aipatzekoak dira informazioa emateko mahaiak, marrazki-lehiaketak, kartel eta bideoen erakusketak, eta baita Salburuako osasun-zentrotik aterako den martxa bat txirringaz hirian zehar.

Gainera, antolakuntzan aipatzekoa izan da, beste batzuek artean, hauen parte hartzea:  Osakidetzako eta beste entitate batzuetako  profesional, Minbiziaren aurkako elkartea, Vitoria-Gasteizko Udala, Ongizate Foru Institutua eta auzokideen elkarteena.