Arabako Unibertsitate Ospitaleak lortu du Urologiako espezialistei prestakuntza emateko egiaztapena 2017tik aurrera

AUOko Urologia zerbitzuak Osasun Ministerioren  irakaskuntzarako egiaztapen ofizial jaso du urtean egoiliar bati prestakuntza sanitario espezializatuan, Extramiana doktoreak, Urologia Zerbitzuburuak, eta Eduardo Fernandezek, Ikasketa-buruak esan dunenaren arabera.

Santiagok eta Txagorritxuk AUO osatu ostean, Urologiako Zerbitzuak aldaketa handiak izan ditu. Extramiana doktorearen hitzetan “bat egiteko prozesuak ekarri zuen zentro bakoitzean  praktikatzen zen eredu orokorra aldatzea, Urologia antolatuta baitzegoen patologien araberako unitatetan. Aldaketa horrek ekarri dio profesionalen taldeari prestakuntza hobe bat, eta ondorioz, arretako kalitatea handitzea”. Batzeak ere ekarri dio zerbitzuari garapen teknologiko handi bat, Robotaren bidezko Kirurgia Unitateari eta Litotrizia Unitateari esker. Gure zentroa pasa da sareko beste zentro batzuetara pazienteak bidaltzetik zenbait patologiatan erreferente izatera, adibidez, giltzurruneko dialisia.

Transformazio-prozesu honetan eman den hurrengo pausua izan da “irakaskuntzarako egiaztapena lortzea. Horrek  bultzatuko ditu zerbitzuko profesionalak azken aldaketekin adi egotera, hobetzen jarraitzera eta espezialista berriak prestatzeko prest egotera”.

Urologia zerbitzu berri bat da, “irakaskuntzak ekarriko diona profesionalak garatzeko jarduera garrantzitsu bat. Horri esker, finkatuko dira zerbitzuaren kalitatea eta egitura”.

Urologiaren egiaztapenarekin batera, badira 24 espezialitate irakaskuntza ematen dutenak gure ospitalean: 136 Barruko Mediku Egoiliar, 56 Familiako BAME, eta zenbait EBE, BAFE eta BAPE. Gainera, etorkizunean espero da sartzea Endokrinologia eta Pediatriako Erizaintzako espezialista.