Koloneko minbiziaren gongoil zelataria

AUO-ko profesionalek azalduko dute teknika berri bat koloneko minbiziaren estadifikazioan. Antza, teknika horrek emaitza itxaropentsuak eman ditu paziente onkologikoen tratamendua aldatzeari begira.

Funtsean, teknika horren eginkizuna datza operazio-gelan identifikatzean atalean infiltratuta egoteko aukera gehiago duen gongoila, geroago hartan modu eraginkor batean garatzeko eta ikasteko teknika intentsiboak, kostu jasangarri batekin.

Teknika horrekin aldatzen da kirurgiaren ondorengo tratamendua. Ateratako gongoilari analisi zehatz bat egiten zaio, eta horrela teknika molekularren bidez bere osotasunean aztertzen da , Sardon doktoreak azaltzen duenaren arabera. Gongoil horren azterketaren emaitzaren arabera, tumore-lesioak aurkituz gero, erabakitzen dute kimioterapia eman behar duten ala ez. Horrekin pronostikoak hobera egiten du

AUO-ko profesionalek 5 urte daramate lanean arlo honetan, baina onartzen dute lagin handiago bat beharko litzatekeela  gongoil zelatarian dauden tamaina txikiko tumore-lesioak gain-bizitzaren pronostikoa baloratzeko.

Beraz, jardunaldiaren helburua da dibulgatzea koloneko minbiziaren gongoil zelataria identifikatzeko teknika hori. Horrela ikerketa intentsiboak egin  eta estadifikazioa hobetu ahal izango dira. Aipaturiko identifikatzeko teknika zuzenean eskainiko da operazio-gela batetik.

Teknika garatzen duten talde medikoa hauek osatzen dute:

José Domingo Sardón, Baltasar Cermeño, José Errasti, José Antonio Romeo, Eugenia Campo, Lorans Fernández, Begoña Atares, Aintzane Maqueda eta Alberto Gastón.