Disziplina askotariko zerbitzua da prebentzio medikuntza

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa jarduera askotariko zerbitzua da, gure inguru sanitario eta asistentzialeko arlo asko bere gain hartzen dituena.

Espezialitate horren misioa egiturak sortzea da prebenitzeko, zaindu eta kontrolatzeko arreta sanitarioarekin erlazionatutako infekzioari dagokionez pazientearen segurtasunerako mehatxuak izan daitezkeen egoerak.

Bereziki, helburu horiek betetzeko ospitaleko kudeaketari tresna baliogarriak eta aholkuak emateko ardura du.

Arloka, Prebentzio Medikuntzak jarduera sanitarioarekin zerikusia duten infekzioak zaindu eta prebenitzea hartzen ditu gain. Beraz, lotunea da ospitalea eta Osasun Publikoaren artean. Ahaztu gabe segurtasunaren eta arretako kalitatearen aldeko lana.

Osasun Publikoko eta Lehen Mailako agintarien lankidetza etengabea da zenbait arlotan: derrigorrez aitortu beharreko gaixotasunak, janariak eragindako agerraldia, listeria, legionella, etab.

Horrez gain, parte hartzen dute Infekzioen, Segurtasun klinikoa, PROA, INOZ eta ebakuntza gelen batzordeetan.

Zainketaren barruan Prebentzio Medikuntzak jarraipena egiten die agerraldiei eta erresistentzia askotako germenei. Era berean parte hartzen du, besteak beste, proiektu hauetan: bakteriemia,  aireztapen mekanikoarekin erlazionaturiko pneumonia zero, erresistentzia zero ZUIn eta PROA proiektuan.

Infekzioak kutsatzea (isolamenduak) saihesteko protokolo eta aholku guztien jarraipena ere egiten dute.

Beste arlo bat ingurumeneko bioseguritatea da: airearen bioseguritatea, urak, lanak, inguruko klimatizazioaren arlo kritikoak, pazienteen babesa eta egitura sanitarioekin erlazionaturiko germenek sortutako infekzioek sor dezaketen guztia.

Bestaldetik, arlo garrantzitsu bat da prebentzio medikuntza klinikoa – gaixotasun transmitigarrien kontaktu-ikerketak egiten dituena- eta txertoen unitatea (Araba osorako erreferentea).

Zerbitzuan integratuta Esterilizazioa ere badute: koordinaturik bi zentralek urtean 50.000 edukiontzi kirurgiko baino gehiago esterilizatzen dituzte eta zerbitzua ematen diete AUO-ko hiru egoitzei, Araba eskualdeari eta Deba Garaiari.

Lan hori guztia aurrera eramateko Carmen Charo Gómez doktoreak zuzentzen duen zerbitzua profesional hauek osatzen dute: José Luis Novales, Susana Páramo eta Daysy Delgado medikuek; Juanjo Jaras gainbegiraleak; Elena de Ayala, Ana Isabel Arciabalo eta Isabel Orio erizainek; Mila López de Arcaute erizaintzako laguntzaileak eta Alfonso Ascasso administrariak.