Komunikazioa, zerbitzu bat zure zerbitzura

AUOko Komunikazio Zerbitzua langile guztien eskura dago, eta zerbitzu-sorta zabala eskaintzen du. Komunikabideekin harremana izateaz gain, jardueraren zati handi bat barne-komunikaziora bideratuta dago.

Askok galdetuko dute zer ote den hori. Oso erraza da: gure erakunde sanitarioko jarduera eta barne-bizitza ezagutaraztea, bakoitzak eremu profesional edo sozialean zer egiten duen jakitea, egiten dugun lanari balioa ematea, gure aurrerapen klinikoak eta ikerketa-mailakoak ezagutzea, etengabe hobetzea...; gure ospitalearen pultsua, azken batean.

Zertan dihardugu Komunikazio Zerbitzuko langileok?
1.- Profesionalen jardueraren ondorio diren barne eta kanpoko albisteak hedatzea. Hori dela eta, komunikazioak interaktiboa izan behar du, eta horrela jokatuz, denon artean zabaldu ahal izango dugu nabarmentzekoa eta kontatzeko modukoa den oro, aldizkari digital honetan, Intraneten, webean edo komunikabideetan. AUOko profesionalak gonbidatzen ditugu datuak, euren esparruko albisteak, jasotako sariak

eta abar bidaltzera. Guk ere aktiboki bilatuko dugu argitaratzeko moduko informazioa.

2.- Koordinazioa eta argitalpenen edizioa: triptikoak, liburuxkak, posterrak, liburuak...

3.- Edozein jardueraren inguruko argazki- eta bideo-lanak: jardunaldiak, biltzarrak, bilerak, askotariko ekitaldiak...

4.- Ekitaldi profesionalak, bisitak, kirol- eta gizarte-ekitaldiak eta abar antolatzeko laguntza.

Nor gara Komunikazio Zerbitzuko langileok?

Bi profesional hauek osatzen dute AUOko Komunikazio Zerbitzua (Txagorritxu AUOn dago - 3B):

-JOSU OSÉS, zerbitzuburua

Telefono finkoa: 945007024 / 817024

Telefono mugikorra: 699010480 / 880480

jesusmaria.oseszurbano@osakidetza.eus

-CECILIA IBARRONDO, Zerbitzuko teknikaria

Telefono finkoa: 945007482 / 817482

Telefono mugikorra: 609049805 / 880598

cecilia.ibarrondobasterra@osakidetza.eus

Esandako moduan: KOMUNIKAZIO Zerbitzua AUOko profesional guztien eskura dago, zenbaitetan ezezagun den arlo honetan elkarrekin lan egiteko, gaur egun ezinbesteko suertatzen baita edozein zerbitzu-erakundetan.