Zelariak larrialdietan

Larrialdiei buruz hitz egiten entzuten dugunean,  burura datorkigun irudia da  larri zaurituena, medikuena eta erizainena,… Gutxitan kontuan hartzen dugu zerbitzu horretan zelariak egon badaudela, haiek baitira batera lan egin behar duen talde baten oinarria.

Haien lanaz galdetu diegu AUO-Txagorritxuko larrialdietako zelariei. Txanda bakoitzean bost profesional daudela esan digute: bi atean eta hiru box, erradiologia eta larrialdietako ebakuntza-gelan. Berriz, gauez ospitaleko solairuetan sor daitezkeen beharrei ere erantzun behar diete: pazienteak erradiologiara eramatea, hildakoak eramatea, botikako premiazko eskaerak,…

Larrialdietako sarreran arreta ematen diete pazienteei eta bereizketa-gunera eramaten dituzte; andaz badatoz, boxetara doaz zuzenean. Pazienteari laguntzen diote espezialitateetara edo ospitaleratzeko logelara eramaten.

Zerbitzu honetan beti dago anekdotaren bat: Larrialdietako sarreran emaginaren papera egin behar izatea, motokultore batek hanka urratu zion eta orratza sartuta zekarren baserritar bat artatzea,…

Larrialdietan bizitza oso azkarra da, eta arretarik handiena eskatzen du egoera zailei eta batzuetan zoritxarrekoei aurre egiteko.