“Larrialdiak Nefrologian” egoiliarrentzako ikastaroa arrakastatsua izan da Araba ESIn

Araba ESIko Irakaskuntza Medikuko Unitateak antolatuta izan da ikastaro hau Larrialdi Zerbitzuentzako formakuntza barruan. Jarduerak zortzi saio izan ditu urtarrilaren bigarren hamabostaldian zehar

Gure erakundeko Nefrologia adituek eman dute ikastaroa. Egitarauaren oinarria hauxe izan da: larrialdietan espezialitate honetan jasotzen diren kontsulten arabera ohiko patologien eta egoeren berrikusketa.

Hau dela eta, hauek izan dira landutako gaiak: giltzurruneko porrot akutua eta giltzurrun gutxiegitasun kronikoa; elektrolito eta oinarri azidoen orekaren nahasmendua; hipertentsio arteriala eta intzidentziak; eta giltzurruneko transplantea,  hemodialisi edo peritoneo dialisia  tratamendua duten pazienteen maneiua.

Gure ESIko 60 egoiliarrek hartu dute parte, ia espezialitate guztietakoak, eta jarri dioten  kalifikazioa “bikain” izan da.

Irakaskuntza Zerbitzuak Nefrologia Zerbitzuko lankideen partaidetza biziki eskertu nahi du, izan ere, beraiek izan dira haien arloko formakuntza eta kalitatearen protagonistak eta arduradunak.

Hainbat espezialitatetarako larrialdietako  ikastaro berriak prestatzen ari dira hurrengo hilabeteetarako, beti ere, formakuntza eskariak kontuan izanik.