Leixuri Herruzok, Familia eta Komunitate Arretako BAEE 2, ahozko komunikazio onenaren saria jaso du

"Diagnóstico de salud del Casco Viejo de Vitoria-Gasteiz a través de la participación de la comunidad con la herramienta fotovoz"

Komunikazio hori Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartearen XX. Biltzarrean, Zahartzaroan eta Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen XII. Kongresuan aurkeztu zen, maiatzean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, honako goiburu honekin: "Geriatria eta Gerontologia aktibatuz".

Leixuri Herruzo Díaz de Guereñu, Alde Zaharreko Osasun Zentroko Familia eta Komunitate Erizaintzako bigarren urteko egoiliarra, eta Maddalen Ruesgas Rasines, Alde Zaharrean Elkar Zainduz plataformaren ordezkari gisa gizarte-hezitzailea, izan ziren ekintza komunitarioko lan hau aurkezteaz arduratu zirenak. Aurten garatu da, sarean elkarlanean, eta ahozko komunikazio onenaren lehen saria lortu du.

Diagnóstico de salud del Casco Viejo de Vitoria-Gasteiz a través de la participación de la comunidad con la herramienta fotovoz

Alde Zaharrean Elkar Zainduz sare komunitarioak, hainbat kolektibok osatuak (auzotarrak, elkarteak, gizarte-langileak eta osasun-zentroa), auzotarrei partaidetza komunitarioko jarduera bat proposatu zien, auzoan bizi diren adinekoen errealitatea argazkiaren bidez identifikatu eta islatzeko. Horretarako, hainbat eragilek argazkiak atera zizkieten aztertzeko moduko eguneroko agertokiei, auzoan osasuna ekarriko luketen elementu positiboak identifikatzen eta ohartzen eta hobetu beharreko arloak antzematen laguntzeko.

Argazkietan jasotako testigantzak irizpide hauen arabera sailkatu ziren: etxebizitza; mugikortasuna eta hirigintza; aire zabaleko espazioak; errespetua eta gizarteratzea; komunitate-sentimendua; dendak eta komunitate- eta osasun-zerbitzuak. Testigantza horien bidez, hobekuntza-proposamen bideragarriak egin nahi ziren, auzotarren, plataformaren/sarearen eta administrazioaren inplikazioa barne hartuta, adineko pertsonek beren auzoan bizimodu osasungarria izan dezaten.

Ekimen komunitario eta parte-hartzaile honek sareko lana balioetsi eta ikusarazi nahi du, egungo testuinguru sozial eta sanitarioan, eta, era berean, osasuntsu zahartu nahi duen eta horretarako egokia den ingurune batean bizi nahi duen komunitate bati ahotsa eman nahi dio, inplikatutako eragile guztientzat onurak izango dituena.