Lokomozio-aparatuko ariketak Covid-19 duten pazienteentzat
Araba ESIko Errehabilitazio Zerbitzuak bideo hau egin du Covid-19 duten pazienteei laguntzeko
Birus horrek arnas infekzioa eragiten du, eta horrek isolamendu eta, ondorioz, inmobilizazio egoera dakar; horrek arazo psikologikoak ez ezik, lokomozio-aparatuan ere arazoak eragin ditzake, hau da, muskuluetan eta artikulazioetan.
Covid-19 duten pazienteak aktibo mantentzeko, bideo hau egin dute, eta zerbitzuko fisioterapeutek ariketa batzuk nola egin erakusten dute, zailtasun txikienetik handienera (etzanda, eserita eta zutik). Ariketak pertsona bakoitzaren tolerantziaren arabera egin behar dira, esfortzurik egin gabe.