Marta Zubia, Araba ESIko Psikiatra, sarituta Psikiatriako batzorde nazionalean

 Psikiatriako mediku ondokoak, Marta Zubia, sari bat lortu zuen 2018ko urrian Granadan Psikiatriako XXI. batzorde nazionalean

Lehen gertakari bipolarra izan duten pazienteetan bentzodiazepinak modu akutu eta kronikoan erabiltzea eta preskripzio horri lotutako arrisku-faktoreak aztertzea izan zen ikerketa-lanaren oinarria. Azterlanaren emaitzek erakusten dutenez, bentzodiazepina gutxi preskribatzen zaizkie epe luzean paziente hauei, hain zuzen ere % 17. Aldiz, gehiago erabiltzen dira farmakook aldian aldian. Bigarren mailako ondorio gutxi daude, kontuan izanik paziente gehienak emakumezko nahiz gizonezko gazteak direla. Bentzodiazepinak modu kronikoan erabili behar dituzten pazienteen arreta pixka bat txikitzen dela detektatu da.

Nahasmendu bipolarrak gogoaren erregulazioari eragiten dio modu episodikoan: fase maniakoak, depresio-faseak eta normaltasun-aldiak txandakatzen dira. Herritarren % 2,2k du gaixotasun hau, gutxi gorabehera. Azterlana zenbait arrazoirengatik da interesgarria: batetik, lehen aldiz deskribatzen du gaixotasun mental larri bat izan duten pazienteen zer ehunekok erabiltzen dituen bentzodiazepinak modu kronikoan, eta gure ingurunean farmako horiek ez preskribatzeko egiten den ahalegina agertzen du. Bestetik, farmakoek paziente hauetan dituzten kontrako efektuak aztertzen ditu, eta, ondorioztatzen duenez, seguruak dira. Gainera, pazienteen kognizioarengan duten eragina aztertzeko beharrera bideratuta dago, eta irakur daitekeenez eragin txikia du horrengan.

Espainiako Psikiatria Elkartearen sariak psikiatriako komunikazio onena argitaratzeko laguntza-ildo bat ezartzen du. Hori dela eta, komunikazio hori abiapuntu hartuta inpaktu-artikulu zientifiko bat garatu ahal izateko berariazko prestakuntza jasoko du Marta Zubiak.