Migrañaren taldeko interbentzioa Araba ESIko San Martin Osasun Zentroan
Migraña ohiko trastorno neurologiko bat da helduen biztanleriaren %12ri eragiten diotena eta hainbat kasutan desgaitasun maila altuari lotuta dagoena; desgaitasunez bizi izandako egunen seigarren kausa da mundu-mailan eta are okerragoa, murriztasun horrek gora egin du egun zenbait tratamendu farmakologiko eskuragarri egon arren.
Azken 15-20 urteotan minaren ezagutzari buruzko aurrerapen handia lortu da neurozientzia arlotik sortutakoa, beren-beregi. Halere, Medikuntzan sarri gertatzen den bezala, harrigarria bezain intuizioaren kontrakoa den ezagutza hori oraindik ez da egokitu profesional sanitario gehienen praktika klinikora.
Arturo Goicoechea neurologoak AUO Santiagon erretiro arte lan egin zuen; migraña eta minarekin bereziki interesatu zen eta nazioarteko argitalpen behinenak jorratu zituen, oinarrizko ikerkuntzan eta neurozientzian, batik bat. Informazio berri hori bilduz migrañari buruzko edukien ideia berri bat egin eta “Migraña: una pesadilla cerebral” izeneko liburuan gauzatu zuen bere pazienteei ezagutza hori helarazten zien bitartean.
2011n, Vitoria-Gasteizko San Martin Osasun Zentroko familiako medikua den Iñaki Aguirrezabalek lagundua, eta, Aranbizkarra I Osasun Zentroko Marisol Perez de San Roman familiako medikuaren laguntzaz migraña duten pazienteentzat ikuspegi berri batean oinarritutako talde-interbentzio pedagokikoa abiarazi zuen.
10-12 pazienteen arteko taldeak egin ziren eta gehienean San Martin eta Sansomendi osasun zentrokoak ziren. Interbentzioak 5 saio garatu zituen, besteak beste, itxaropenak, betekizunak, ikaskuntzak, memoriak, motibazioak, esanahiak, beldurrak, sinesmenak jorratu zituzten eta horren arabera, pazienteek eragileen aurrean modu naturalean esperimentatzen dute ikerkuntzan azaltzen diren emaitzak lekuko. Ordutik 4-5 talde antolatu dituzte, hala, programari etekina atera diote 250 pazientek baino gehiagok, horietako gehienak emakumeak.
Programa MIDAS mailaketa bidez ebaluatu zen (Migraña desgaitasunaren Ebaluazio Mailaketa) baita interesgarriak ziren beste aldakin batzuk ere; horrela, ebaluazioak interbentzioa izan baino lehen , eta 3, 6 eta 12 hilabete geraogo burutu ziren. Emaitzen arabera hobekuntza garrantzitsuak MIDAS mailaketan baita minaren egunetan, minaren intentsitatean, kontsumitutako analgesiko kopuruan, edo migrañak baldintzatutako bizia-graduaren araberakoan ere.
Gero baimendutako Ausazko Saio Klinikoa (ECA) egin zuten metodo zientifikoaren bidez programa ebaluatzekota. ECA-rako Vitoria-Gasteizko 5 osasun zentroetako pazienteak hartu ziztuzten zentro horietako familiako medikuen laguntzari esker.
Saio horren emaitzak, lehen interbentziokoak berresten zituztenak komunikazio batean aurkeztu zituzten. Izan ere, Madrilen maiatzaren 4-6 artean egin zen Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Espainiako Sozietatearen Kongresuan izan zen. Komunikazioa Kongresura aurkeztu ziren ikerkuntzako hoberenen artean hautatua izan zen.
ECA behin amaituta eta interbentzioaren eraginkortasuna ikusita; horra hor, pazienteen bizitza-kalitatearen hobekuntza baita farmakoen kontsumoaren beherakadaren ondoriozko aurrezki ekonomikoa ere, gaurkoan garatzen jarraitzen dute.
Harrezkero, Ikerkuntzako taldearen asmoa Araba ESI osora programa zabaltzea da, horrela, migrañadun pazienteek programari etena atera ahal izango diote.