Mugarik Gabeko Bihotzak “Bihotz laguna” saria eman dio Bioarabari

Joan den ostegunean, irailak 26, Bioarabak Bihotz Laguna saria jaso zuen Europa Biltzar Jauregian egindako ekitaldian

Ikerketa eremuan institutuak egiten duen lanaren aitortza da eta, bereziki, osasun kardiobaskularrean.

Arabako zenbait erakunderi edo pertsona ospetsuri Mugarik Gabeko Bihotza elkarteak ematen dion sariak aitortzen du haietako bakoitzak gizarteko zenbait eremutan duen konpromisoa.

Saria Marian García Fidalgok, Bioarabako Zuzendari zientifikoak, jaso zuen “Mugarik Gabeko Bihotza” elkartearen presidente Maite San Saturninoren eskutik. Ekitaldian egon ziren ere Arabako ESIko Kardiologiako Zerbitzuburua, José Bautista Martínez Ferrer, eta Atalburua, Ángel María Alonso.