Nahia, urte honetako lehen arabarra

Gaur gauean Nahia jaio da AUO Txagorritxun. Haur hau da urte honetan 3.05ean jaio den lehen arabarra, eta 3,410 kg pisatu du. Amak, Luisa Vargas, aitak, Sigifredo Bedoya, eta ahizpak etxean afaldu eta mahatsak hartu zituzten. Gaueko ordu batean Txagorritxu Ospitalera heldu ziren, eta ordu bat geroago Nahiak argia ikusi zuen.

Seigarren urtez, Arabako Okinen Elkarteak AUOrekin batera egunero ogi bat emango dio familia honi, jaioberriaren lehen urtean zehar. Ekimen hau Araban jaio diren lehen neskatoarekin eta lehen mutikoarekin egiten da.