Category: Hainbat

Berriro eskolara, baita AUOn ere

Gaur hasi dira eskolak Araba ESIko ospitaleko eskola-geletan. Ingresatuta dauden nerabeen eta haurren hezkuntza beharrak erantzungo dituzten irakasleak Mónica Echávarri, Santiagon, eta María Martínez, Txagorritxun, izango dira.

Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen Arabako ordezkaritzak tokiko ikerketaren aldeko apustua egin du, Bioaraba, Araba ESIko Osasun Ikerketako Institutuarekin elkarlanean

Patxi Ormazabal Arabako aecc-ko presidentearekin hitz egin dugu, pazienteak, senideak, boluntarioak eta profesionalak biltzen dituen elkarte horrek prebentzioan, sentsibilizazioan eta laguntzan egiten duen lana gertutik ezagutzeko asmoarekin. Elkarteak, halaber, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen ditu eta horiei esker minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua hobetu daitezke