"Nola bizi COVID-19rekin Gasteizko Alde Zaharrean"
Joan den azaroaren 17an esku-hartze komunitarioko jarduera bat egin zen Gasteizko Alde Zaharrean, eta Araba ESIko profesionalek parte hartu zuten
Simone Beauvoir bilera-gelan egin zen hitzaldi-solasaldiaren helburua herritarrak jardunbide egokietan heztea izan zen, COVID-19rekin bizi ahal izateko, transmisioa saihestuz eta maila biopsikosozialean eragin ditzakeen albo-kalteak murriztuz.
- Elena Lapuente Troncoso, Alde Zaharra osasun zentroko familia-medikua.
- Rocío Barreira Méndez, Araba ESIko psikologoa.
- Zuriñe Salgado Villar, Osakidetzako gizarte-langilea.
- Clara Val Martínez, Araba ESIko Familia eta Komunitate Arretako erizain espezialista.
- Adinekoen zentro soziokulturala.
- Goian gazteak.
- Landazuri Ikastolako guraso elkartea.
- Sareak Josten.
- Goianeko emakumeen tertulia.
- Txapelarri Taberna.
- Ramon Bajo ikastetxeko guraso elkartea.
- Santa Maria eskola.
- Emakumeen eskola eta Kuéntame elkartea.
- Gasteiz Txiki.
- Auzolana Pilotalekua.
- Alde Zaharreko imana.
- Belén etxea.
- Alde Zaharreko auzoteria.
Hitzaldian gai hauek jorratu ziren: gaixotasunaren sintomatologia, jarraitu beharreko gomendioak, kasuen detekzio goiztiarra, kontaktu estuen miaketa, isolamendu-aldia, detekzio-probak, eskola-eremuko miaketa, emozioen kudeaketa eta maila psikologikoko ondorioak: tristura, beldurra, larritasuna.
Gainera, premien antzemateari buruz hitz egin zen (elikadura, ekonomia, etxebizitza...), bai eta gizarte zerbitzuek antzemandako arazoen kudeaketari buruz ere, Gurutze Gorriarekin, Cáritas-ekin eta abarrekin koordinatuta.
Solasaldiaren balorazio oso positiboa egin zuten bertaratutakoek eta antolatzaileek. Informazioa argia eta baliagarria izan zen.
Irakurketa errazeko dokumentu bat egitea aurreikusi da, informazio garrantzitsuenarekin, eta ahalik eta zabalkunde handiena emango zaio auzoan eta bertaratu ziren elkarte eta erakundeen jarduera-eremuan.