Olaguibel Osasun Zentroak Sugar Kultur Fest-en parte hartu du

Araba ESIko osasun zentroak Vitoria-Gasteizko Judimendi auzoan burututako berrikuntza komunitarioko esperientzia honetan parte hartu du apirilaren 15etik 22ra.

Hogeita hamar kolektibotik gora lagundu dute auzo mugimendu soziokulturalak bultzatutako Sugar Kultur Fest festibalaren lehendabiziko edizioan, beraien artean, Judimendiko Osasunaren Tokiko Sareak. Olaguibel Osasun Zentroa toki sare horren barruan dago beste entitate batzuekin batera.

Ekimen honen barruan, ekintza ugari egin dira auzoko toki desberdinetan, besteak beste, hitzaldiak, kontzertuak, abesbatzak, tailerrak eta antzezlanak.

Bestalde, Judimendiko Osasunaren Tokiko Sareak apirilaren 17ko Paseo Kultural Aktiboa prestatzen lagundu du. Bi kilometro t´erdiko ibilbide horretan, auzoarentzat garrantzitsuak diren hainbat tokiren inguruko informazioa jakinarazi zen. Paseoaren amaieran gainera, egunero jarduera fisikoa egitearen onurei buruzko hitzaldia eskeini zen.

Aurrerantzean, ibilbide bera egingo da asteartero, 16:30ean, San Juan Bautista elizatik abiatuta.

Osasunaren Tokiko Sareak antolatutako beste ekintza bat “Monólogos de un hombre cualquiera” antzezlana izan zen. Arabako Osasun Mentaleko Sareko zazpi aktorek antzeztu zuten apirilaren 18an, Adinekoen Zentro Soziokulturalean.

Ibilbidea deskargatu