Olarizu osasun-zentroko pazienteek bisitatu dute Txagorritxuko sukaldea

Olarizu osasun-zentroko 15 pazienteko talde batek Txagorritxuko sukaldea bisitatu zuen otsailaren 8an, elikagai eta osasunari buruzko gaiak ezagutzeko grinaz. Sukaldeko taldeburuak, Pedro Olartek, azaldu zien nola funtzionatzen duen zerbitzuak: elikagaiak jasotzen dituztenetik platerean jarri arte.

Martxoan sukaldeko arduradunek emango dute minbizia eta elikagaiei buruzko hitzaldi bat, Hegoalde gizarte zentroan. Ekitaldi horretan, sukaldeko profesionalek elikagai osasuntsuekin bi plater prestatuko dituzte, gonbidatuek dasta dezaten.