Felipe Aizpuruk 23 urte eman ditu ikerkuntzan

IMG_0003-2Felipe Aizpuru (Vitoria-Gasteiz, 1957) Osasun publikoko mediku espezialista bat da, 1993an Arabako Ikerkuntzako Unitatea sortzeko erronka bere gain hartu zuena. Hasiera batean, lan gogorra eta laguntza gutxikoa izan zen, 2000 urtean Kepa Latorre sartu arte. Berriz, 2007an benetako talde bat osatu zuten kide hauek: Naiara, Amanda, Arantza, Erika, Esti, Idoia, Maider, Raquelek… eta idazkariek.

Farmazialari, matematiko eta erizainez osaturiko talde honek etengabeko prestakuntzako ikastaroak antolatzeaz eta parte hartzea eskatzen dieten jardueretan, besteak beste, Araba ESIk urtero antolatzen dituen ikerkuntzako jardueretan, laguntzeaz gain, profesionalei eta ikertzaileei laguntza emateko ardura du. Gaur egun BioArabari laguntza emateko lau plataformetako bat da. Berez, zerbitzua eskatzen dieten Araba ESIko eta beste zentro arabar batzuetako ikertzaileei laguntza ematen die taldeak. Era berean, ikerkuntza ildo propioak ditu, asistentziako profesionalek jaso ohi duten informazioan oinarrituta. Gaur egun, informazio hori jasotzeari big-data sanitarioa deitzen diote.

Orain unitatearen ardatza da “ikerkuntzako hondakinak saihestea” izenekoa, munduko zentro nagusiek egiten dutenaren antzera. “Horretarako ebaluatzen dugu ikerkuntzako prozesuaren 39 aspekturen gaineko ebidentzia eta beraiek zuzentzeko 61 ekintza proposatzen ditugu”, azaltzen du Aizpuruk. Hortik jaio zen Osakidetzako sarean ekimen aitzindaria den toolkit TRUST (Training Relevance Utility, Standardization Transparence).

Proiektuen kudeaketa plan honek baditu hiru aldaketa nabari:

  • Trebakuntzaren beharra edo aurretiko esperientzia, ikerketa jarduerari ekin ahal izateko.
  • Ikerketaren lehentasunak eta proposaturiko ikerketa-galderen garrantzia baloratzeko mekanismoa, kontuan hartuz pazienteen eta klinikoen iritzia eta ebidentziarik onena, ahaztu gabe aurreikusitako emaitzen inpaktu potentziala.
  • Aurkikuntzen hedapena, lortutako emaitzetatik eratorritako ondorioak bermatuz, artikulu baten gutxieneko edukiak aztertuz eta mundu zientifikoaren esku utziz ikerketak sortutako dokumentazio guztia eta banakako datuak (data sharing).

Kudeaketa plan hau erabat arabarra da eta esportagarria izan daiteke beste institutuentzat edo ikerketa-zentroentzat. “Izan ere, EHUk udako ikastaroetarako onartu du ‘Jokabide arduratsua eta ikerkuntzako eraginkortasuna’ izenekoa, eta saio bat TRUST aurkezteko izango da”, zehazten du Felipe Aizpuruk.

Lan egiteko era berri hori hasi da ospitaleko bost zerbitzuekin eta lehen mailako arretako talde batekin, eta unitateko langileen ardurarik handiena eskatuko du.

Beraz, ikerkuntzari laguntzeko aurrerapen garrantzitsu bat, non Felipe Aizpuru liderra den, ikerkuntzari bizitza eman dion pertsona bat.