Ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentrala

IMG_0002Las Palmaseko Doctor Negrin Ospitaleko ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentralaren egoitza, honen funtzionamendua eta kudeaketa-sistema ezagutzeko.

Laborategiko arduradunak, Carmen Zugazak, bisitariei azaldu zien orain dela bost urte onartutako Laborategien Plan Zuzentzailea, eraginkortasun bat bilatzen duena Euskadiko laborategi guztiak sarean funtzionatzearen bidez.

Gure laborategiak helburu handiak lortu ditu, 2013ko urrian martxan jarri zenetik, bai laneko dinamikan bai aurrezki ekonomikoan bai langileen kudeaketan.

Jakina denez, Osakidezan badago laborategiak zuzendu eta koordinatzeko organo bat, hilero zentoren lana berraztertzen eta analizatzen duena.

Kanpo-kontsultetako erakinaren zortzigarren solairuan dagoen laborategiak egunean 25.000 determinazio egiten ditu. Zerbitzua zentralizatzeari eta puntako teknologiari esker, badugu zerbitzu azkar, seguru eta eraginkor bat.