Osakidetzak parte hartzen du EHU-ko udako ikastaroetan

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta UPV/EHU-ko Udako Ikastaroen Fundazioak sinatu dute lankidetza- hitzarmen berri bat. Horren ondorioz, 2015eko ikastaroen artean Osakidetzak diruz lagunduko du “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza zikloa.

Aurten, ziklo horretako edozein jardueratan (biltzarretan izan ezik) parte hartzea erabakitzen duten Osakidetzako profesionalentzako matrikularen deskontua izango da kostuaren %75ekoa.

Matrikularen deskontua burutzeko izapide bakarra da; hain zuen, Osakidetzakoa izatea ziurtatzea. Horretarako, interesdunek honekin batera bidaltzen den dokumentuan egin behar dute matrikula. Zerbitzu erakunde bakoitzeko Pertsonaleko Zuzendaritzak sinatu behar du aipaturiko dokumentua