Osakidetzako Araba ESIko Ikerkuntzako Unitateak eta Lehen Mailako Arretak saria jaso dute,Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Estatuko Jardunaldian

Tabakoari uzteko programa bat praktika klinikora eramateko Osakidetzako lan batek sari bat jaso du, Tabakismoa Prebenitzeko Batzorde nazionalak Valentzian antolaturiko Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko VII Jardunaldian. Izan ere, tabakoari uzteko programa  horrek aholku sanitarioa eta eskuko telefonoen mezuak elkartzen ditu, eta, duela gutxi, SEMFYC elkartearen XXXV Biltzarrean beste sari bat lortu zuen.

Arantza Sáez de LafuenteBatzorde Zientifikoak aitortu dio lanari foro horretan egindako komunikaziorik onena izan dela, programaren eraginkortasuna erakusteaz gain, ohiko praktika klinikora eramateko orduan, bete-betean asmatzeagatik.

Saria jaso duen komunikazioa egin dute  honako ikertzaile hauek: Raquel Cobos, Antxon Apiñaniz, Arantza Sáez de Lafuente, Naiara Parraza, Felipe Aizpuru, eta Jose Codes, denak Araba ESIko zentroetakoak (Lehen Mailako Arretakoak eta BioAraba Ikerkuntza Unitatekoak).  Ondorioz, programa konbinatu hori askoz eraginkorragoa da: tabakoari utzi zioten pertsonen kopurua askoz handiagoa izan zen motibatzeko eta indartzeko mezuak jasotzen zituen taldean, mezurik jaso gabeko programa batean parte hartu zutenen aldean.

Bestaldetik, programa gastu-eraginkorra izateko helburuaz, testuko mezuak App bat bihurtu dira, eta haren bidez, 6 edo 12 hilabetera pazienteek zuzenean jakinarazi diezaiokete Osakidetzako Historia Klinikoari erretzeari utzi dioten ala ez.