Osakidetzaren 35. urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, atzo, Arabako hiriburuan “35 urte bizia sustatzen” erakusketa inauguratu zuten 1983an Osakidetza sortu zela gogoratuz.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek euskal osasun-sistema publikoa babesteko eta hobetzen jarraitzeko egin duen apustua berretsi zuen. Guztion artean hiru hamarkada luzez eraiki dugun eta osasun-arreta unibertsalaren eta kalitatezkoaren erreferente gisa jarri dugun gizarte-mailako lorpena izan da.

Hala adierazi zuen atzo sailburuak, Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin eta Osakidetzako zuzendari nagusi Maria Jesus Mugicarekin batera, Osakidetzaren sorreraren 35. urteurrena ospatzeko antolatu den argazki-erakusketaren inaugurazioan. Erakusketa datorren irailaren 30era arte ikusi ahal izango da Arabako hiriburuko Andra Mari Zuriaren plazan.

“35 urte bizia sustatzen / 35 años impulsando la vida” goiburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak antolatutako erakusketak, denbora honetan, modu batera edo bestera, gizakia ardatza eta lehentasuna den erreferentziako osasun-sistema bat sendotzen lagundu dutenak omendu nahi ditu.

Jon Darpon beraren hitzetan, Osakidetza euskal gizartearen lorpen kolektibo bat delako, Euskadiren autogobernuan, gure osasun-azpiegituren sendotasunean, teknologia aurreratuan baina, batez ere, Osakidetzako profesionalen giza kalitate eta kalitate profesionalean oinarritu den lorpena. Sailburuak profesional horiei bere esker ona adierazi die. “Osakidetza guztion esfortzuarekin osatutako eredu bat da; gure aurretik zeudenen oinordetza; gaur egungo Euskadiren ondarea; baina batez ere, datozen belaunaldiek babestu beharreko ondarea”, adierazi zuen Osasun sailburuak.                

 35 urte bizitza zustatzen

Gaur inauguratutako argazki-erakusketak herritar guztiei euskal osasun-sistema publikoa sustatzen duten printzipioetan barrena ibilbide bat egitea proposatzen die. Bertan ere, 1983an sortu zenetik, lortutako helburu batzuk ikus daitezke.

Hala, bere sorreratik euskal osasun-zerbitzuaren berezko balioen dekalogo bat azpimarratzen da:

Onuragarria, Solidarioa, Accesible (eskuragarria), Kalitatezkoa, Innovadora (berritzailea), Denona, Equitativa (ekitatezkoa), Transparente (gardena), Zabalik eta Aitzindaria. Hitz horien inizialek OSAKIDETZA akrostikoa osatzen dute, hain zuzen ere.

Era berean, erakusketan Euskal Osasun Zerbitzuaren historiaren eta bilakaeraren data azpimarragarri batzuk gogoratzen dira, 1983ko maiatzean abian jarri zenetik gaur egun arte.

Argazki-erakusketa Gasteizko kaleetan ikusgai egongo da datorren irailaren 30era arte, hala nahi dutenak bertara hurbiltzeko eta 35. urteurren honen ospakizunean parte hartzeko. Ondoren, erakusketa Bilbora eramango da. Bertan, urrian zehar, Metroko hainbat geltokitan egongo da ikusgai.

Erakusketaz gain, Osakidetzaren 35. urteurrenaren barruan, datorren irailaren 27an, Bilbon, goi-mailako jardunaldi zientifikoa egitea eta azaroan Donostian ekitaldi soziala burutzea aurreikusi da.

+ info