Osasun komunitarioa Araban

Lehen Mailako Arretako profesionalek, Arabako ESIko eta Arabako Errioxako ESIko erizain komunitarioekin eta beste eragile komunitario batzuekin lankidetzan, hainbat ekimen egin dituzte 2024an, herritarren osasuna hobetzeko

2024an zehar, Lehen Mailako Arretako profesionalek, erizain komunitarioekin eta beste eragile komunitario batzuekin lankidetzan, herritarren osasuna hobetzeko hainbat ekimen gauzatu dituzte, hainbat gairi helduz eta komunitatearen beharrak kontuan hartuz.

Araban, Aranbizkarra eta Zaramaga auzoetan "Dale vida a los años" eta Gazalbide auzoan eta Txagorritxun "Mayores saludables" bezalako programek "La salud camina por el Barrio del Pilar" arrakastatsuaren adibidea jarraitu dute, 12 urte baino gehiago baitaramatza martxan, Gasteizen nahi ez den bakardadeari aurre egiten lagunduz.

Sansomendi auzoan, "Activa tu salud en Sansomendi" programak jarduera fisikoa sustatu du adineko ahulengan, eta Añanako Kuadrillan, berriz, "Mayores saludables Zambrana" programak bere lanarekin jarraitu du. Gasteizko hainbat auzotan eta Dulatzin, Oionen, Bastidan eta Laguardian ere ibilaldi osasungarriak antolatu dira.

Gainera, mugimendua sustatzeko, baina baita minari buruzko mitoak eraisteko ere, Lehen Mailako Arretako fisioterapeuten taldeak, Minari Aurre Egiteko Unitatearekin batera, saio batzuk hasi dituzte 2024. urteko azken hiruhilekoan BIZAN sareko zentroetan.

Halaber, Dulantziko udalerrian, Euskadiko beste 2 udalerrirekin batera, pilotatzeari ekin zaio ingurune eta komunitate lagunkoiak sustatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Farmazia Lagunkoia programaren barruan.

Azkenik, aurreko urteetan bezala, saio puntualak egiten jarraitu dira, bai Gasteizko BIZAN sareko zentroetan, bai landa-eremuko zenbait udalerritan, kolektibo horren intereseko beste gai batzuk landuz, hala nola elikadura osasungarria, etxeko botikina, gaixotasun arrunten aurrean jardutea, etab.

Haurtzaroaren eta familien esparruan, osasuna sustatzeko esku-hartzeak egin dira, honako gai hauek jorratuz: ohitura osasungarriak, kudeaketa emozionala (adibidez, Ibaiondoko "Hábitos saludables y gestión emocional en familia" programa), lehen sorospenak eta istripuen prebentzioa, bizitzako etapa honetan ohikoak diren gaixotasunen aurreko gomendioak, etab.

Gai horiek guztiak ikastetxeetan eta gurasoen elkarteetan landu dira, bai landa-eremuan (Añanako, Gorbeialdeko, Arabako Mendialdeko eta Arabako Errioxako koadrilak), bai hiri-eremuan. Gainera, hiri-eremuan, Gasteizko Udalaren Haurren eta Familien Zerbitzuaren programekin ere lankidetzan aritu gara, hala nola Senidegune programarekin.

Kalteberatasun-egoeran dauden emakumeen kolektiboari dagokionez, osasuna ahalduntzeko saio eta programa batzuk ezarri dira, SARTU elkartearekin (gizarte-bazterkeriaren aurka lan egiten duen erakundea) eta NORABIDE elkartearekin (atzerritarrei eta haien familiei aholkularitza eskaintzen dien Gasteizko Udalaren zerbitzua) lankidetzan.

Azkenik, biztanleria orokorrari zuzendutako lan-ildoen artean, osasuna alfabetatzeko ekimenak aurki daitezke, hala nola "Aurretiazko borondateen agiria" eta "Osasun karpeta" tailerrak, administrazio-arloetako profesionalek garatuak, Gazalbide-Txagorritxu auzoan eta Langraiz Okan.

Gainera, Lehen Mailako Arretako kontsultetan osasun-aktiboen preskripzioa egin da, Salburuan eta Zabalganan "Receta Centro Cívico" programaren bidez pertsonen hobekuntza eta ongizatea lortzen laguntzeko.

Halaber, saio edo tailer puntualen bidez, bihotz-biriketako geldialdiei eta lehen sorospenei aurre egiteko jardunari heldu zaio, hala nola emakumeengan gernu-inkontinentziaren prebentzioari ere, Olagibeleko Osasun Zentroan ematen diren pelbis-zoruko tailerretan lantzen dena.

Tabakorik Gabeko Mundu Eguna zela eta, maiatzaren 31n, askotariko esku-hartzeak egin ziren tabakoaren eragin kaltegarriei buruzko prebentzio- eta sentsibilizazio-lanak egiteko, eta Minbiziaren aurkako Elkartearekin lankidetzan jardun da Zabalgana auzoan Kerik Gabeko Astean. Esku-hartze horiek tabakoa uzteko eskaintzarekin osatu ziren, eta nabarmendu behar da Aranbizkarra II, Alde Zaharra, Olarizu, Salburua eta Zabalganako osasun-zentroetako talde-etena.

Arabako ESIko eta Arabako Errioxako ESIko Erizaintza Komunitarioko taldeak eskerrak eman nahi dizkie osasun komuntarioko hiru mailetan egunero lan egiten duten pertsona guztiei, inplikazioa, motibazioa eta ahalegin handia eginez, herritarrek beren burua zaintzeko tresna eta baliabide gehiago izan ditzaten.