"Parte Hartu: gure ideiak eta esperientziak partekatzea, hazteko"

Joan den ostiralean, urriaren 26an, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko ekitaldi-aretoan, "Parte Hartu: gure ideiak eta esperientziak partekatzea, hazteko" jardunaldia egin zen, eta bertan, Zuzendaritza Batzordearen aurrean hautatutako 5 ideia onenak aurkeztu ziren.

Parte Hartu gune korporatibo bat da berrikuntza eta ideien sormen gunea. Plataforma honetan, Osakidetzan lan egiten dugun pertsonek gure lana hobetu dezaketen ideiak proposatu ditzakegu. Proposamen hauek bozkatu egiten dira, komentatu, aztertu eta azkenik hobekuntza zehatzetan gauza daitezke.

Ideia errazak izan daitezke edo konplexuak, beti ere baliotsuak eta entzunak izateko duinak, egunez eguneko eskarmentutik eratortzen direnak. Osakidetzako eraldaketan parte hartzea suposatzen du, balioa eskainiaz.

Aipatu beharrekoa da proposamen berritzaile horietatik lau Araba ESIko profesionalek aurkeztu dituztela.

  1. Otra manera de abordar la migraña: ‘Solo’ pedagogía Araba ESIko María Soledad Pérez de San Román eta Iñaki Aguirrezabal. 
  2. “Fotografía en la historia de cada paciente” OSI Bilbao-Basurtoko Inmaculada Bernal eta Araba ESIko Marta Menoyok eskainitako bi proposamenak biltzen dituena.
  3. RCP en las escuelas e institutos” y Ume sorosleakproposamen bakar batean jasotzen direnak, lehendabizikoa Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Cristina Quesadak, orain Araba ESIkoa, egina eta bigarrena Araba ESIko Beatriz Noarbek gure lankideak eskainia.
  4. Programa AVÍSAME, humanización en 160 caracteres” Donostialdea ESIko Juan José Lópezek egindakoa.
  5. Euskaraz arreta normalizaziorako bidean ESIen arteko sareak hedatu Araba ESIko Aintzane Larretxik eskainia. 

Zuzendaritza Batzordeak kasu bakoitza entzun eta ebaluatu ondoren, dagozkion erabakiak hartu zituen, eta datozen egunetan zehaztuko ditu hainbat ekintza.

Era berean, parte hartzaileei harrera publikoa egiteko aukera ere izan genuen, eta 2017 eta 2018ko Parte Hartu TOP5eko partaideei  diplomak eman genizkien.

Bideoa ikusteko modua izango duzue Osakidetzako Youtube kanal korporatiboan.