Pazientearekin harremanetan jokabide etikoaren dekalogoa - Pazienteak kudeatzeko zerbitzua

Pazienteak kudeatzeko zerbitzua osatzen dute bezeroekin (pazienteak, hauen senideak edo lagunak) aurrez aurre lan egiten duten profesionalek, eta gainera, askotan ospitalearen lehen irudia gara (Harrera, Larrialdiak, Kontsultak, Ebakuntza-geletako programazioa, Artxiboa/Dok. Klinikoa, PEAZ eta abar).

Horrek guztiak eraman gaitu geure buruari galdetzera zeintzuk diren bezeroekin komunikatzeko jarrera egokienak, ikuspuntu etiko batetik eta zerbitzuaren baloreekin batera.

Ikuspuntu horretatik, jokabideen dekalogo bat sortu dugu, gida izan nahi duena orientabideak emateko, landu beharko genituzkeen ezaugarrien inguruan bezeroekin harreman arrakastatsua izan dezagun.

Pazientearekin harremanetan jokabide etikoaren dekalogoa