Pazko Monak Pediatrian ospitaleratuta dauden haurrentzat

Gasteizko Sosoaga gozotegiak txokolatezko gozo ospetsuak eskaini dizkie Txagorritxuko Pediatriako solairuan ospitaleratuta dauden paziente gazteei.

Luis Maria eta Alex Lopez de Sosoaga, gozotegiaren arduradunak, martxoaren 18an, Txagorritxuko haurren eremura hurbildu ziren, pazienteei txokolatezko Pazko mona bana eskaintzen, egun hauetan beste gasteiztar gazteek egin duten bezala horretaz gozatzeko.

Rosa Pediatriako gainbegiraleak eta taldeko gainerako guztiak gozokiak jaso orduko pazienteen zirrara aurpegiaz hunkitu ziren.

Datorren urtean, egun horietan, Txagorritxura berriro ere itzuliko dira gozotegiko txokolate onenarekin egindako Pazko Monak oparitzera.