‘PET biopsia egiteko kita’ izeneko proiektuak lortu du FIPSE-ko laguntza bat

Araba ESIko ‘PET biopsia egiteko kita’ ikerkuntzako proiektuak lortu du 19 FIPSE laguntzetariko bat, eta estatu mailan aurkezturiko 98 proiektuen artean zazpigarren lekuan geratu da. Guztira 20.000 euroko laguntza jaso du proiektuak. Bertan parte hartu duten ikertzaileak hauek dira: Mª Angeles Gartzia Fidalgo, Erradiofisikako zerbitzuburua; Iñaki Tobalina, Medikuntza Nuklearreko ikasketaburua; eta Jesus Cortes eta Gaspar Sanchez, erradiofisiko ondokoak. Halaber, talde honek Bioef-en eta Araba ESIko Berrikuntza Batzordearen laguntza izan du.

FIPSE (Espainiako Osasunean Berrikuntza eta Prospektibarako Fundazioa) erakundea osatzen dute bi administrazio publikok (Osasun Ministerioak eta Carlos III Osasun Institutuak) eta bost enpresa pribatuk. Emandako laguntza izango da osasuneko berrikuntzaren bideragarritasuneko ikerketak finantzatzeko, merkatuaren aukerak, jabetza industrialaren egoera eta garapen teknologiko plan baten diseinua ebaluatzeko.

2015eko abuztutik patentearen eskabidea duen aurkeztutako proiektua da positroi-igorgailuaren irudien bidezko biopsia egiteko laginak hartzeko prozesua bideratzearen konpontzeari buruz.

Gailua hiru elementu hauek osatzen dute:

  • Marko estereotaktiko bat, koordenatu esferikoko sistema baten bidez pazientearen gunea parametriztazen duena, positroiak emateko iturrien ahokaleku batekin eta biopsia egiteko gune anatomikoan jartzeko eta ezartzeko oinarri itsasgarri batekin.
  • Biopsia graduatu bat egiteko orratz bat, eskala metriko batekin eta positroi-igorgailu iturri bat jartzeko berariazko ahokaleku batekin.
  • Plataforma askotako prozesatze-sistema digital bat, biopsia egin beharreko gunearen berariazko koordinatuak lortzea eta positroi-igorgailuaren irudietan oinarrituta, orratzaren kokapena ziurtatzea ahalbidetzen dituena.

Gailuaren erabilera handikoa da biopsia gidatzea ahalbidetzen duen aldakuntza erradiologiko estrukturala ez duten pazienteentzat eta lesio estruktural erradiologiakoak, baina positroiei buruzko ikerketan hartze heterogeneoa duten pazienteentzat. Hari esker jarduera metaboliko handiagoko alde bateko lagina lortu daiteke, saihestuz diagnostiko histologikoa egiteko erabilgarriak diren ehun nekrotikoaren edo hemorragikoaren ziztadak.

Gailu hau erabiltzeak ekarriko du ziztaden zehaztasuna handitzea. Ziztada ez diagnostikoak saihestuko ditu eta prozeduraren denbora ere murrizten du. Era berean, pazientearen segurtasuna handitzen da, ziztadak behi eta berriro egitea saihesten baitu eta CT azterketen jasotako dosiak gutxitzen baititu. Aurreko guztia dela eta, irudien bidezko biopsien prozeduren kostu-eraginkortasuna harremanak hobera egingo du.

Arestian deskribatutako erabileraz gain, oso erabilgarria izango da ohiko X izpiko irudien bidezko biopsiak gidatzeko, positroi-igorgailuaren elementuen ordez elementu erradioopakuak erabiltzean, kita egokitzen baita CT irudiaren bidezko biopsiaren orratza gidatzera, non kasu-kopurua askoz handiagoa den. Kasu bietan, PETen bidezko ziztadak eta CTen bidezkoetan, helburua da ziztaden zehaztasuna handitzea, prozedurak errepikatzea eta kontrako ondorioak saihesteko.