Araba ESIko San Martin Osasun Zentroko 25. urteurrena

Ekainaren 10ean, San Martin Osasun Zentroak 25 urte bete zituen. Ospakizuna Vitoria-Gasteizko Udaletxeko eraiki berriaren ekitaldi-aretoan izan zen, osasun-zentroaren ondoan, hain zuzen ere.

Maite Gomezek (JUAP) ongi etorria guztioi eman eta gero, Mertxe Arronizek (zentroko medikua) hartu zuen hitza eta Lehen Mailako Erreformaren hastapenak gogora ekarri zituen erreferente izan zen Almá-Atáren Hitzaldia aipatuz eta segidan San Martin osasun zentroko 25 urteko ibilbidea goitik behera azalduz, hurrenez hurren.

Jarraian, Amaia Bacigalupek eta Unai Martinek, EHUko irakasleak, “osasun ezberdintasunak” hitzaldia eman zuten non herritarren osasun egoera aztertzeko orduan baldintza sozioekonomikoek lehentasuneko garrantzia eragiten duten.

Paco Cuestaren Magia ikuskizunak irribarrea zabaldu zuen etorritakoen artean, aldi berean, sortu  berri den ESIko Kantaraba abesbatzak bere bigarren kantaldia eman zuen.

Ekitaldiari amaiera emateko ‘lip dub’ bideoaren proiekzioa erakutsi zuten osasun zentroko langileek. Izan ere, beraiek egindako bideo horrek talde-lana lehenesteko balio du.

Ospakizunaren azken ekitaldia Olarizu jatetxeko afariak eta dantzak burutu zituzten.