Saria Olagibeleko administrazio arloko langileentzat

Maiatzaren 23an Alcalá de Henares-en izandako Osasun arloko Administrarien Elkartearen XI Jardunaldian bigarren saria eman zioten ‘Cambio de rol del personal administrativo’ izenburuko posterrari.

Poster horren egileak Marisa Larreina eta Merche Colino izan dira, biak Olagibeleko Bezeroari Arreta Eremuko profesionalak.

Lortutako sariagatik zorionak bioi.