AUO-k kerik gabeko ospitalea izan nahi du

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) batzorde bat sortu du denontzat segurua den kerik gabeko inguru bat lortzeko prozesuarekin jarraitzeko. Maiatzaren 26tik 31ra kerik gabeko astea izan da, eta gure erakundeak aste horrekin bat egin du.

Kerik gabeko ospitalea kalitatea hobetzeko prozesu dinamiko bat da, ospitalearen eremu osoan kerik gabeko inguru bat sortzeko helburua duena. Horretarako, ezinbestekoa da langile guztien, pazienteen eta bisitarien laguntza.

Zentzu horretan, ezin dugu ahaztu ospitaleak direla komunitatea osatzen duen zati bat. Hori dela eta, garrantzi handikoa da arreta emateko eta prebenitzeko ekintzei buruzko informazioa ematea.

AUO-k prozesu horri ekin dio konpromiso handiko oinarri sendo, erreal eta mailakatuta batetik abiatuta, aipaturiko kerik gabeko ospitalea lortzea bideratzeko xedeaz. Ospitalek badute  arreta, prebentzioa eta prestakuntza emateko ardura. Horrez gain, ardura horien artean tabakoa kontrolatzeko politikak agertu behar dira.

2011ko urtarrilaren 2ko 42/2010 legearen neurri garratzitsuena izan zen zabaltzea erabilera kolektiboko edozein eremutan edo publikoarentzat lokal irekietan erretzearen debekua, erretzeak osasunari arazo handiak baitakartzakio. Lege hori sartzearekin batera debekatu zen erretzea ospitaleko eremu osoan.

Nahiz eta aztertutako datuek argi erakutsi, tabakoari uztea finkaturiko joera dela, erretzaileen kopuru handiak justikitzen du oraindik politika aktiboak izatea, osasun arazo honi aurre egiteko.

Ospitaleei egokitu zaizkie behar handiak tabakoaren kontsumoa eta osasuneko ondorio latzak gutxitzeko ahaleginean. Ez erretzaileak babesteko inguru bat eskaintzeaz gain, betebehar horien artean egon badago erretzaileei aktiboki laguntzearena tabakoari uzteko prozesuan. Horretarako, beharrezkoa da guztiok inplikatzea, bai pazienteak bai kategoria guztietako langileak.

Bestaldetik, ospitaleek erantzukizun hauek dituzte: arreta eskaintzea, prebentzioa, ikerketa eta prestakuntza. Erantzukizun horien artean agertu behar dira tabakoa kontrolatzearen politikak.

Osasun helburu jasota dago Osakidetzako lerro estrategikoen artean. Are gehiago, atal batean bi hauek eskatzen dira: osasun zentroetan profesionalen artean tabakoa murriztearen inguruko ekimenak garatzea eta jarduera fisikoa eta janari osasuntsua bultzatzea.

Zentzu honetan Europako Sareak gomendatzen ditu hiru urrats kerik gabeko ospitaleko inguru bat ezartzeko. Urrats horiek eman baino lehen, aurretiko urrats bat egon daiteke - dagoeneko, AUO-k eman du - Zuzendari Kudeatzailearen figuran. Horrek adierazten du ospitalearen partaidetzaren asmo aktiboa, eta eskatzen du zuzendaritzak konpromiso gutun bat idaztea eta Europako Sarearekin berba egiteko arduradun bat izendatzea.

Europako Sareak gomendatzen dituen hiru etapak hauek dira:

  • BRONTZEA: Lehen urratsa: ospitaleko zuzendaritzaren konpromisoa erakustea eta ekintza talde bat izendatzea.
  • ZILARRA: Bigarren urratsa: ez erretzaileak babesteko gutxieneko eskakizunak.
  • URREA: Azken urratsa datza ospitaleko instalazioetan (estaliak eta estalperik gabeak) inortxok ere ez erretzean.

Maiatzaren 26ko astean AUO-k hedapen-kanpaina bat egin du web orrialdeetan eta gizarte sareetan. Horrez gain, Kanpo Kontsultetako eta beste arlo asitentzial batzuetako pazienteei material idatzia banatu zaie kontzientziatzeko tabakoari uzteko eskaintza indartzeko. Kanpaina maiatzaren 31n bukatu da Tabakorik Gabeko Mundu Eguna ospatuz.