Suizidioaren mitoak eta errealitateak, gizartearen arazo larri bat

Suizidioa osasun publikoaren arazo larri bat da. Munduan, miloi bat pertsonak baino gehiagok beren buruaz beste egiten du. Aurreikusten da 2020an zifra hori 1,53 miloi ingurukoa izango dela. Oraindik, gure kulturan gaia tabu da, heriotzari buruzko heziketa jaso ez baitugu. Suizidioa ez da jotzen buruko nahasmendutzat; baina, bai ordea gizartearen arazo larritzat.

AUO-ko egoitza bietako saio kliniko batean, datu horiek eta arazoaren azterketa sakon bat azaldu zituzten Osasun Mentaleko E2 taldeko kide hauek: Amaia Barroeta, Paola Carrera, Ester Casas, Lidia Grima, Gaizka Medinabeitia eta Teresa Peñak.

Lehen aldiz, aurtengo urrian, Osasunak sartu du suizidioa Osasun Mentaleko Estatuko Estrategian. Izan ere, datu soziodemografikoak ezin dira argiagoak izan: suizidioa da heriotzaren lehen kasua ez naturala, auto-istripuen aurretik, errepidean hitzen den pertsona bakoitzeko bik buruaz beste egiten du. 20 eta 35 urte bitartekoen artean lehen heriotza-kausa da eta gizon eta emakumeen arteko proportzioa 4:1ekoa da.
Erabaki hau hartzera bultzatzen duten faktoreen artean aipatzekoak dira buruko nahasmenduak eta zenbait faktore psikologiko, ahaztu gabe, familiaren alderdiak eta ingurukoak. Era berean, badira arinegiak eta babesleak izeneko faktoreak, erabakia hartzeari eragiten diotenak.

Badira buruaz beste egiteko arriskuaren ebaluazio bat eta baita aholku batzuk ere (nola, noiz eta zer galdetu jokaera honi buruz).

Balorazioa eta diagnostikoa egiteko, helburu hauek finkatzea komenigarria da:
1.- Miaketa psikopatologikoa.
2.- Ezagutzea buruaz beste egiteko jokaeraren egoera eta motibazioa.
3.- Saihestea epe laburrean eta epe luzean buruaz beste egiteko arrisku/babes faktoreak.

Aipaturiko egileek azaltzen duten ondorio nagusietariko bat da babes-faktoreak sustatu behar direla eta arrisku-faktoreak antzeman behar direla, ahal den neurrian, gutxitzeko suizidioa. Pazientearen elkarrizketan suizidioa gaia tratatzearen garrantziaz profesionalak kontzientziatzeaz gain, funtsezkoa da suizidioaren arriskua baloratzea eta aztertzea.