“Oso positiboa izan da gure parte hartzea Best in Class sarietan”, esan du Barez doktoreak

Galdera.- Nork bultzatu zuen Minaren Unitatea Best in Class sarietara aurkeztera?
Erantzuna.- Izena emateko arrazoi nagusia izan zen eskatutako maila ezagutzea eta esperientzia honetatik ahalik eta gehien ikastea.

G.- Eta nolako iritzia izan duzue?
E.- Uste genuen zuzen kudeatzen genuela Pazientearen arreta Arabako osasun-eremuan, baina hori balioztatu behar zuen kanpoko epaimahai batek. Oso ideia ona iruditu zitzaigun aurkeztea gure erakundea, gure datuak eta proiektuak beste batzuetakoenekin alderatzeko, emaitzak emaitza.

G.- Zer baloratu du epaimahaiak?
E.- Gure ustez, oso ondo baloratu dute agenden esleipena talde giza, eta ez pertsonalizatuak, eta baita erizaintzako agenda espezifikoak egotea. Paziente guztiei ordua ematen zaie esaerak bahetu ostean. Horrela, Minaren unitateko profesionalak dira eskaeraren lehentasuna erabakitzen dutenak. Izan ere, baditugu tarte dezente lehentasunezko pazienteei ordua ziurtatzeko, eskaera jaso eta hamar bat ordura. Ohiko lehentasunezkoak jotzen direnei 30 egun pasa baino lehen ematen diegu ordua, edozein urtarotan. 2014an lehen bisita guztientzako bataz besteko atzerapena zortzi eguneko izan zena. Ordutegien banaketa eta arreta emateko denbora diseinatuko ditugu beharren eta disponibilitatearen arabera, eta gure ustez, neurrikoak dira. Edonola ere, urtea bukatu ondoren (hobeto esanda “ikasturtea”) aztertzen da, datorren urteari begira pazienteen beharrak zehazteko. Aldaketak egiten dira, egoki baderitzogu.

G.- Horretaz gain, Lehen mailako arretarekin kontsultara bideratzeko akordio bat duzue.
E.- Bi urtetik hona badugu Lehen mailako arretatik pazienteak kontsultara bideratzeko akordio bat, kontsulta ez presentzialen bidez. Oso pozik gaude haren garapenarekin, balio baitu informazioa trukatzeko, langileen prestakuntzan laguntzeko eta pazientei ordua emateko. Datorkigun ESIri begira, gure iritziz Lehen Mailako Arretaren eta Espezializatuaren arteko lana oso aurreratuta dago.
Arreta ez presentzialari dagokionez, konbentzituta gaude aldatuko dela (dagoeneko, aldatu egin da) gure pazienteekin erlazionatzeko modua. Hurbildu behar diegu ospitalea behar dutenei, eta ez etorrarazi distantziaz konpon daitekeenerako. Horrela, saihestuko ditugu pazienteen joan-etorria eguraldia txarra egiten duenean, mugikortasun gutxikoak, laneko arrazoiak direla eta behin-behineko joan-etorriak. Mina Kronikoaren Unitateko pazienteen % 40ri arreta ematen zaio modu ez aurrez-aurrekoan. Hori gakoa izan da arreta presentzialaren denbora “irabazteko” behar dutenentzat. Aipatzekoa da, lan-tresna bakarra gisa, Osabide Global ezinbestekoa dela gure proiektuaren arrakasta ziurtatzeko.

G.- Era berean, sartu zenuten hautagaitzan min akutuaren arretaren kudeaketa.
E.- Unitatearen autokudeketa baloratua izan da, Presbideren bidez tratamenduen %100 agintzeaz gain, medikuok eta erizainek eguneroko jarduera erregistratu baitugu, kontsulta jarraituei ordua ematen baitiegu, prozedura edo ebakuntzen itxarote-zerrendetan sartzean betetzen baitugu eskaerak gauden bulego edo laneko gunetik bertatik. Horrela, pazienteak ateratzen dira kontsultatik tratamendua, ordua edo dagokion eskaera historia elektronikoan erregistratuta. Beraz, Minaren unitatearen informazioa automatikoki partekatzen da profesional guztiekin eta pazientearekin berarekin. Berriz, Osabie Global-ek ahalbidetu du kudeaketa mota hau.
Ebakuntzaren ondoko min akutuaren arretaren kudeaketa ere sartu da BIC sarietara aurkeztutako proiektuaren barruan. Gure iritziz, ospitale osoari eragiten dio, eta ez bakarrik zerbitzu bati. Bi urtetik hona, praktikara eraman dira zerbitzu kirurgiko guztiekiko akordioak, eta pazienteek urtero baloratzen dituzte emaitza onak osasun-inkestetan.
Bide luzea dago egiteke datozen garaietan, lanpetuta eta ilusioz beterik izango gaituzten proiektu berriak baititugu, Araba ESI berrian garatuko ditugunak.