TXAGORRITXUKO SUKALDEA PIL-PILEAN
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxu egoitzako sukaldea notizia izan da, 2014an argitaratutako “Ospitaleko sukaldea” argitalpena lortzeko zorian izan delakoa mundu mailan sukaldeko liburu onenaren saria. ‘Gourmand’ izeneko erakundeak ematen ditu sariak eta berak aukeratu zuen gure argitalpena hautagaien artean. Aurten ekainaren 9an eman zituen sariak Txinan.
Hala ere, gure sukaldeak badu ospe handia 350 bezeroen artean, eta horrela baieztatzen dute alta jaso ostean pazientei egindako inkestek.
Behar handi horri ekiteko lantaldea hauek osatzen dute: sei sukaldarik, 28 laguntzailek, 2 dietistak eta 2 arduradunek. Horien guztien sukaldeko burua Pablo Olarte dugu.
Iñaki Polok, Ostalaritzako arduradunak, azaltzen duenez, ospitaleko dieta hauen helburu nagusia nutrizio-balorea da, beste balore gastronomiko edo kultural batzuei uko egin gabe. Baina, batez ere, higienearen aldetik ziurrak behar dute izan dieta horiek.
Iñakik esan digu dietak errekuperazio mediko edo kirurgiako prozesu askotan ezinbestekoak direla edo gaixotasunaren (diabetesa, hipertentsioa, hiperkolesterolemia eta abar) tratamenduaren oinarriak direla.
56 dietak osatzen dute sukaldeko eskuliburu kodifikatua hauetan banaturik: dieta basala, dieta terapeutikoa eta atseginezko dieta.
Liburuak mota askotako ehun errezeta jaso ditu, besteak beste, jaiegun berezietakoak.
Hona hemen, udako bat eskaini nahi dizugu.
HIRU KOLOREKO PASTA:
Osagaiak:
Oliba-olioa, tipulina, artoa, arrautza egosia, hiru koloreko pasta, oilasko-bularki egosia, piper berdea, entsalada-tomatea eta azenarioa kubotan zatituta.
Prestaketa:
Pasta egosi behar da ur gatzatu ugaritan. Freskatu eta geroko utzi.
Beste alde batetik hauek nahastu: juliana mehea eran ebakitako tipulina eta piper berdea, zuringo xehatuta, artoa, zerrenda txikitan ebakitako olasko-bularki egosia, eta kubotan ebakitako azenarioa eta tomatea.
Aurreko osagaiekin nahastu behar da pasta, eta gero olioarekin ondu.