MAKINA AUTOMATIKOAK ELIKADURA OSASUNTSU BATEN ALDE

Egunetik egunera elikadura gero eta garrantzitsuagoa da, eta gainera garrantzi handiago bat hatzen du gure dietako produktu osasuntsuei buruz hitz egiten dugunean. Ospitalearen helburua da pazienteei menu gozoak eta osasuntsuak ematea. Horrela, gure sukaldeek eskaintzen duten kalitatea handia da.

Berriz, badira gure inguruan janaria saltzeko beste puntu batzuk, janari osasuntsua bultzatzeko helburuarekin bat egin nahi dutenak.

Janari produktuak saltzen dituzten makina automatikoen enpresa, ospitaleko zerbitzuaren emakida duena, “Gosasun” programari atxiki zaio. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak garatzen du elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean arreta jartzen duen programa hori.

Horrela bada, enpresak hartu du NAOS estrategia betetzen duten produktuen eskaintza handitzeko konpromisoa. Helburua da makina automatiko horiek eskaintza gizentasuna prebenitzeko estrategia horrek eskatzen dituen parametroen barruko produktuen %50 bat. Hau da, produktuak izan behar dira kaloria, koipe, azukre eta gatz gutxikoak. Halaber, produktu ekologikoen eta bidezko merkataritzakoen eskaintza handitzeko ahaleginak egingo dituzte.

Duela gutxi, enpresak atera du “Egunean 5 janarirekin osasunak irabazten du” kanpaina, janari osasuntsua eta kalitatezkoa sustatzeko xedeaz.

Beraz, ekimen interesgarriak dira, heziketa eta jateko aztura onak izan ditzagun.