Urteko iparraldeko kirurgilarien bileran saria eman diote AUO-ri

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Aintzane Maqueda doktoreak bideo onenaren saria jaso du maiatzaren 8an izandako Iparraldeko Kirurgialarien Elkartearen bileran.

Ehun kirurgialari inguru elkartu ziren Donostian, eta han aurkeztu ziren 44 poster (Gurutzetak lortu zuen saria) eta 10 “Bideo-komunikazio”. Azkenen artean lortu zuen saria gure ospitaleak.

Horrela, bada, AUO-ko Kirurgia Orokorra zerbitzukoa den Maqueda doktoreak aurkezturiko bideoa Laparaskopia bidezko by-pass gastrikoa egin osteko Petersen herniari buruzkoa da.

Zorionak saridunari eta baita zerbitzuari ere.