Zaballa espetxearekin telemedikuntza, arrakasta handiko esperientzia

Duela lau urtetik hona, astean behin Joseba Portu doktoreak, AUO-ko barne-medikuntzako medikuak, ordenagailu bidezko kontsulta pasatzen die Arabako Zaballa espetxeko pazienteei.

Osakidetzak martxan jarri zuen sistema berri hau Arabako Unibertsitate Ospitalean zenbait patologia duten pazienteei arreta emateko: GIN, B eta C hepatitisak edo tuberkulosia.

Aurretiaz programaturiko kontsultak dira. Izan ere, kartzelatik oso zaila izaten da ospitaleko kontsultara etortzea. Hori dela, telemedikuntzak ahalbidetzen du espezialista birtualki elkartzea Zaballako osasun profesionalekin eta pazientearekin.

Horrela, bada, sistemaren abantailak garrantzi handikoak dira: denbora eta baliabideak optimizatzen dira, bidaian zehar gerta litezkeen arazkoak saihesten dira, eta batez ere, pazientearen esposizioa ekiditen da. Era berean, sistema horri esker hobera egiten du ekintza medikoaren konfidentzialtasunak, poliziako agenteak ez baitaude kontsultaren barruan.

Telemedikuntzarekin ematen da zenbait mailetako osasun profesionalen arteko lankidetza. Erabiltzaileak egiaztatzen du bere osasun arazoa familia medikuak eta beste espezialitate bateko medikuak batera tratatzen dutela, bera partaidea izanik.

Erabiltzailearen, familia-medikuaren, ospitalearen arteko kontaktuak aparteko motibazioa sortzen du planteaturiko helburu terapeutikoak lortzeko.

Beraz, telemedikuntzak helburu hauek lortzen ditu: murritzen ditu kartzelatik kanpoko kontsultak, familia-medikuaren eta beste espezialitate batzuetakoen arteko harremana optimizatzen du, kontsultak bertan behera uztea murrizten du eta pazientea motibatzen du tratamendua ondo egin dezan. Ondorioz, ospitaleratzeak murrizten dira nabarmen.