XXV. edizioa bete du “Psikiatriako eguneratze-ikastaroak”

Martxoaren 1etik 4ra Vitoria-Gasteizko Europa jauregian 400 profesionaletatik gora bildu dira “XXV Piskiatriako eguneratze-ikastaro nazionalean”. Aurreko urteetan bezala arlo horretako ezagutzak eta esperientziak eguneratzeko topagunea izan da.

Oraingo honetan saioek lehentasunezko gaiak jorratu dituzte: suizidioa, substantzien kontsumoa, depresio handia, eskizofrenia eta afektibitate nahasmendu bipolarra, besteak beste.

Aipatzekoa da, Araba Unibertsitateko Ospitaleko Laura Garcia de Ayala psikiatrak ospitalizatutako adin txikikoen tratamenduaz eta eskolara nahiz gizartera moldatzeko beharrizanaz emandako hitzaldia. Espezialistak azaldu zuenez, eta Afrikako esaera zaharrak dioen bezala: "osasun mentaleko arazoak dituen ume bat sendatzekotan tribu osoa behar da".

"Afektibotasun-nahasmen bipolarren ondorioz eskolako eta laneko gaitasunak. Nahiko egiten dugu?" izenburuko hitzaldian, Araba ESIko Umeen Psikiatria Unitateko datuok aurkeztu zituzten non zerbitzuan ingresatu osteko ume guztien eskolako integrazio positiboa nabarmendu zuten.

Araba ESik, Osasun Mentaleko Sareak eta EHUko Medikuntzako Fakultateko Neurozientzia Departamenduak antolatu dute ikastaroa, Miguel Gutiérrez, Ana González-Pinto, Edorta Elizagarate eta Pedro Sánchezen gidaritzapean, hain zuzen ere.