Araba ESIk pazienteen historia klinikoko konstanteen irakurketa-iraulketa jarri berri du martxan

Araba ESIko Informatika Zuzendariordetza “ohean bertan” bizi-konstanteak aldi berean neurtu eta erregistratzeko bide ematen duten monitoreak jartzen hasi da. Berrikuntza teknologiko hori asistentzia sanitarioaren eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko jarri dute martxan IKT bidez (Informazio eta komunikazio teknologiak).

Neurria orain dela urte batzuk erakundean hasitako estrategiarekin bat dator, eta pazienteen historia klinikora emaitza medikoak zuzenean gehitzea du helburu informazio sistemen funtzionaltasuna hobetuz. Halatan, arreta “arina, zuzena eta segurua” bermatzen da pazienteei nahiz arreta ematen duten profesionalei begira.

Pazientearen eskumuturreko barra-kodea eta esku-hartzen duen profesionalaren identifikazio-txartelaren datuak irakurtzen dituen gailu bat du monitoreak eta behin irakurrita historia elektroniko klinikora bidaltzen ditu, horren ondorioz, segurtasuna areagotzen da identifikazio-errakuntzak saihestu diren neurri berean.

Gainera, monitore hauek konstanteak hartzeko parametroen hautaketa egiteko bide ematen dute eta berehala monitorearen pantailan azaltzen dira berrikuspena erraztuz. Konstanteak behin hartuta eta beste aldagaien (minaren intentsitatea, oxigeno-gailua, arnas-frekuentzia, glucemia eta abar…) eskuko berrazterketa eginda gero, baloreak pazientearen historia klinikoaren konstanteen grafikara bidaltzen dituzte. Balore hauek fitxategira zuzenean igarotzen dira datuen okerreko transkripzioa baztertuta geratzen delarik, era berean, erizaintzainek denbora dexente aurrezten dute.

Egun, ospitalizazioko zenbait unitatetan eta AUOko Txagorritxu eta Santiagoko larrialdietako zerbitzuetan inplementatu dute sistema hori baita Eguneko Ospitale Mediko eta Onko-hematologikoan ere.